Metal doinu biziak eta indartsuak dira Governors taldearen marka nagusiak eta atzo estilo horri berretsi zion talde arrasatearrak. Hamar abestik osatzen dute Collage diskoa eta eta bat izan ezik euskarazko bertsioak dira denak, tartean Mikel Laboari omenaldia egiten diona: Mikel Snake.
Ohi bezala, sua, kea eta bestelako efektuen laguntza izan zuen Governorsek atzoko emanaldian eta Atortxu Rockerako egindako abestiarekin eman zioten amaiera kontzertuari. Gaztetxe barruko beroaren falta sumatu zuten ikusleek kalera irtendakoan. 120 lagun inguru elkartu ziren Drop! eta Governors taldeen kontzertuan.