Dokumentala 2011ko abenduan estreinatu zuten. 2008ko uztailaren 22an, Bilbon, Algortan eta Elorrion Guardia Zibilak atxilotu zituen 10 lagunen testigantzak jasotzen ditu. Garzon epailearen aginduz atxilotuak, Madrileko Tres Cantos eta Guzman el Buenoko komisariara eroan zituzten. Kuartelotan 5 egunez inkomunikaturik egon ostean, torturatuak izan zirela salatu zuten.
Dokumentalean, pertsona horien testigantzen bidez, "inkomunikazioak uzten dituen zigorgabetasun uneak" ezagutzera ematen dute. Era berean, salatu nahi dute, Euskal Herrian, hamarkada hauetan, "ia 10.000 lagun torturatuak" izan direla eta beste "13 lagun hil" direla poliziak zaintzapean zituztenean.