Oi! kontzertua egingo dute gaztetxean, bihar, zapatua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 10a

Gipuzkoan oi! musika egiten erreferente diren taldeak igoko dira zapatuan gaztetxeko taula gainera: Aggressive Combat arrasatearrak, Doubling Boys bergararrak eta Paristik zuzenean etorrita Maraboots taldea. Kontzertua zapatuan izango da, 22:30ean.

Maraboots 2009an sortutako kaskamotz taldea da. Sharp jarrerari lotutako taldea da, eta, Frantzian ez ezik, Europan ere ibili dira kontzertuak eskaintzen. Hain zuzen ere, bi lan kaleratu dituzte, biak ere disko motzak: Souvenirs EPa eta La Soupe aux Choubs diskoa. Bi diskoak iaz argitaratu zituzten, 2011. urtean. Aggressive Combat 2004. urte bukaeran sortutako taldea da. Bi disko argitaratu dituzte eta hirugarrenarekin lanean dihardute orain.

Kontzertua 22:30ean izango da, bost euroren truke, bihar, zapatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak