Pirritx, Patakon eta Herri eskolakoak batera argazkian

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 10a

Pirritx eta Patakon Arrasaten izan genituen joan zen astean, Goienak berri eman zuen moduan. Arrasate Herri Eskola sortu zela, edo, zehazki esateko, herriko ikastetxe publikoek, hirurek, bat egin zutela, 10 urte betetzen dira eta hori ospatzeko hurbildu ziren pailazoak Amaia antzokira. Eskolako txikienekin jolasean eta solasean aritu ziren, baita kantuan ere, eta joan aurretik, argazkia atera zuten denek batera, familia argazkia. Pataata… Klik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak