Mozorroa aldean, musika kalean

Ubane Madera 2012ko otsailaren 9a

Bi ekitaldi iragarri ditu Arrasate Musikalek Aratusteei begira. Batetik, egubakoitzean, otsailaren 17an kontzertua Amaia Udal Antzokian Arrasate Musikaleko hainbat taldek; eta bestetik otsailaren 21ean, martitzena kalejira. Bi kasuetan mozorrotuta aterako dira musikari gazteak.

Egubakoitzeko kontzertua 18:30ean izango da eta Arrasate Musikaleko banda txikiak, orkestra gazteak, comboak eta harizko talde txikiak parte hartuko dute.

Kalejira, berriz, Arrasate Musikaleko bandako eta balleteko kideen artean egingo dute. Dagoeneko tradizio luzea duen ekitaldia da hori, gainera. Kasu horretan iragarri dute mozorroa sorpresa izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak