Gela arruntera pasa dute autoak harrapatutako mutikoa, eta hobeto dago

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko otsailaren 9a

Donostiako Ospitalean jarraitzen du ingresatuta mutikoak, baina hobera doa. Komunikabide batzuek emandako informazioaren kontra, Udal iturriek baieztatu dute mutikoa auto artetik atera zela errepidera, ez zegoela zebrabidea gurutzatzen autoak harrapatu zuenean.

Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, umea ez zen bidea zebrabidetik gurutzatzen ari. Istrripua gertatu zen tarte horretan bi zebrabide daude (Taupa parekoa eta Kulturate parekoa), bada mutikoa bi zebrabide horien artetik pasa zen, errepidetik eta zebrabidetik distantzia dezentera, alegia.

Udaltzainek informazio hau istripua bertatik bertara ikusi zuen lekuko batengandik jaso dute. Lekuko hori Okorotegiko biribilgunetik Maalako biribilgunerantz zihoan eta istripua metro gutxitako distantziatik ikusi zuen.

Bide batez, esan, udaltzainek alkoholaren eta drogen probak egin zizkiotela gidariari eta bietan negatiboa eman zuela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak