Maite Barreñak egin digu unean bertan Arrasateko balorazioa: "Oso balorazio positiboa egiten dugu grebak Arrasaten izan duen jarraipenarekin. Udaletxea itxita dago eta Udalari dagozkion zerbitzuak ez daude martxan. Azken urteetan funtzio publikoan lanean dihardugunon eskubideen aurkako erasoa etengabea izan da eta argi dugu gure eskubideak aldarrikatzen ez baditugu inork ez digula ezer oparituko". Euskaltegian eta Aukean lanuztea beste ordutegi batean egingo dela gaineratu du Barreñak.