Dena den, eguerdian jasoko dute eguraldiaren aurreikuspenaren gaineko azkeneko ordua Arrasateko Udalean, orduantxe eta bidaltzen diete-eta eguraldiaren gaineko eguneko bigarren partea. Bada, horren arabera erabakiko dute datozen orduotan zela jardungo duten.
Edozelan ere, une honetako herriaren egoera ona da, esandako moduan, aurrelanak eginda, gatza botatzen ibili ostean, kale, errepide eta bestelakoak garbi daudelako.
Itsasoko gatza, meategikoa eta Gasteizkoa
Gatzaren harira, bestalde, datu kurioso bat: Arrasaten hiru gatz mota erabiliko dituzte. Joan den astean Gipuzkoatik ekarri zuten itsasoko gatza. Oraingo asteko martitzenean, berriz, Zaragozako meatze bateko gatza ekarri dute, "probatzeko. Itsasokoa umelagoa da eta banatzeko ez da horren erraza. Zaragozakoa prezio aldetik hobea izateaz gainera, gura dugu probatu zela funtzionatzen duen. Horrez gainera, bihar Gasteiztik beste gatz mota bat ekarriko dugu, eta urea ere (izotza urtzeko beste elementu kimiko bat) ekarriko ditugu".
23.000 kilo gatz
Zenbakietara bagoaz, berriz, oraingo asteko datua oraindik ez dute batu, baina Udalak aurreratu du joan den astean, guztira 23.000 kilo gatz erabili zutela Arrasaten.