Prebentzio lanari esker, gaur Arrasaten elurrak ez du arazorik eragin momentuz.Herriko autobusa ere arazo barik dabil zerbitzua ematen, eta Udal ordezkariek, gainera, hura erabiltzeko gomendatu dute. Edozelan ere, esandako moduan, Udalak aktibatutako protokoloari esker, kale nagusiak garbi daude.

Goiz hasieran elurrak bazterrak zuritu egin dituen arren, autoen joan-etorria ere ez du galarazi. Hala ere, elurra kentzeko makinak gora eta behera dabiltza Arrasateko kaleetan.

Zela ez, askorendako burukomina izaten dena, beste askorendako jolaserako aitzakia izaten da eta gaztetxoenak gustura dabiltza dama zuriarekin jolasean.
