Udalak lanuztea egingo du bihar 11:00etatik 15:00etara

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko otsailaren 8a

Sistema publikoaren defentsan gehiengo sindikalak biharko deitu duen lanuztearekin bat egin dute bai Arrasateko Udal gobernuak, bai Udal langileek ere. Honenbestez, bihar Arrasateko udala geldirik egongo da lau orduz; goizeko 11:00etatik 15:00ak bitarte. Goizeko 11:00etan elkarretaratzea egingo da Arrasateko Herriko plazan eta Udal gobernuak dei egiten du bertan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak