Ozenki taldea sortu dute, Debagoienean lirika sustatzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 7a

Arratsaldean aurkeztu dute Arrasateko Ozenki elkartea. Aurkezpenean elkarteko kide den Manu Gallardok eta Kultura zinegotzi Kepa Urteagak berba egin dute. Ondoren, Ruth Osinanagak La Bohéme operaren Musetta balsa abestu du, Quando men vo aria, hain zuzen, Marta Izagirre pianoan lagun zuela. Txalo artean hartu dute Kulturatera joandakoek elkarte berria.

Hiru lagunek osatzen dute elkartea: Manu Gallardo, Txaro Jauregi eta Yolanda Palaciosek. Elkartearen asmoa lirika sustatzea da. Horretarako, bi ekintza egingo dituzte urtean zehar: batetik, opera bat ekarri gura dute urtero Arrasatera; eta, bestetik herriko jendearekin egindako ikuskizunak sustatu gura dituzte. Bestalde, elkartearen asmoa Debagoieneko herrietako musika eskolekin elkarlanean aritzea da.

'La Bohéme' opera

Ozenkik, Udalaren eta Kutxaren babesarekin eta Euskadiko Kutxaren laguntzarekin antolatu du La Bohéme opera. Martxoaren 1ean izango da, Amaian. Antzokian 689 lagunendako lekua egongo da eta dagoeneko sarrera mordoa saldu dituzten. 140 bat besterik ez dira geratzen. Sarrerak 25 eurotan jarri dituzte salgai eta kutxa.net-en eros daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak