Gaur egun, guk, horren aberats bizitzeko, herrialde behartsuagoetan egin behar dituztenak gogorarazi nahi digute eta herritarrak kontzientzia hartzera gonbidatu, kanpaina horrekin, Setem erakundekoek.
Hala, kontsumo arduratsua zer den azaltzeaz gain, kontsumo arduratsu horren bidez jendartea eralda dezakegula gogorarazi nahi digute, besteak beste, "gizartearekin eta ingurumenarekin arduratsuak diren produktu eta zerbitzuak besterik ez kontsumitzeko aukera" egin dezakegulako eta, modu horretara, "enpresak eta ekoizpen-eredua aldarazten laguntzen" dugulako.
Erakusketa ibiltari honek, hainbat arrasatearrren ikus-mina eta jakin-mina piztu du eta asko izan dira bertaratu direnak panelak ikustera. Esku-orriak ere banatu dituzte bertaratu direnen artean.