Data berria du azokak, baina ordutegia betikoa izango da, 09:00etarako gertu izango dira-eta saltokiak Seber Altube plazan.
Azoka polita aurreikusten da, gainera, 20 bat postu izango direlako bertan. Tartean, saltzen barik ekimen baten aurkezpenean parte hartuko dute Arrasateko hainbat eragilek. Izan ere, Bagara Herrigintzaren eskutik herriko azoka plaza indarberritzeko hasita duten egitasmoa aurkeztuko dute. Eta egitasmo horretan parte hartzen diharduten hainbat stand ipiniko dituzte Seberren, besteak beste, zuzeneko musika ekitaldia egingo du La Jodedera Kuba-Euskal Herriko musika taldeak.