Eskolarteko txapelketa etxean, zapatuan

Ubane Madera 2012ko otsailaren 6a

Gipuzkoa osoko gimnasta gazteek bat egingo dute zapatuan, otsailaren 11n Arrasateko Uarkape pilotalekuan, eskolarteko A mailako 1. fasea Arrasaten jokatuko dute-eta. 10:00etan hasiko dute saioa kadete zein bakarlariek. 16:45ean, berriz, taldekakoen txanda izango da, eta gero senior zein gazte mailakoek bakarka jardungo dute. Arrasateko Dragoi Taldetik 15 gimnasta izango dira.

Honako hauek parte hartuko dute: taldeka infantil mailan: Leire Ugarte, Mirentxu Amozarrain, Ane Fernandez, Maite Oliden eta Kimi Lopez de Aretxagak.

Kadete mailan, bakarka Eider Altubek eta taldeka Beñat Arizabaleta, Eider Lopez, Goretti Migelez eta Irene Errartek.

Eta gazte mailan taldeka ibiliko dira honako hauek: Nerea Otxoa, Aintzane Rodrigez, Paula San Migel, Ainhoa Delgado eta Olatz Fernandez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak