Partidu gogorra izan da. Mondra irabazten hasi da Ainhoa Alonsok lehen zatiko hamargarren minutuan eginiko golari esker, baina lehia amaitzeko zazpi minutu falta zirenean, berdinketaren gola egin du Añorgak. Ondoren, arrasatearrek izan dituzte markagailuan berriz ere aurretik jartzeko hainbat aukera, baina ezin asmatu ibili dira. Azkenean, epaileak Mondraren aldeko penaltia adierazi du eta garaipena etxean gelditu da.
Jardunaldiko partidu bakarra
Horixe izan da asteburuan jokatu den futbol partidu bakarra. Besteak bertan behera gelditu dira, zelaien egoeragatik.