Julia Monge: "Eredu sozial eta ekonomikoa eraldatzea sustatu nahi dugu"

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko ots. 5a, 01:00

Gorripidea erakundea sortu berri da, eta hango kide Julia Mongerekin egon gara.

Ze hebururekin sortu da Gorripidea?
Zutik desegin egin da eta Gorripidea, erakunde independente moduan, Euskal Herriko eremuan sortu da,  gaur egungo eredu ekonomiko eta sozialaren eraldaketa erradikala sustatzeko helburuarekin.

Nortzuek osatzen duzue Gorripidea?
Lehenago Zutik-en geunden kideak pasatu gara Gorripideara, baina ez guztiak. Arrasaten, esaterako, gehienok gaude, ia jende bera. Bizkaian jende gazteagoa eta gehiago ikusten da.

Zuen ildo nagusiak zein dira?
Ez dira asko aldatuko Zutik-ekoetatik. Euskal Herrian espazio politiko berria sortu da; gu beti gizarte mugimenduetan egon garenez, hori testuinguru horretan nola uztartu lantzen dihardugu; feminismoa, internaziolaismoa, ekologismoa, subiranotasuna…

Oinarriak finkatu dituzue?
Aurreko zapatuan egindako lehenengo batzarrean, nola funtzionatuko dugun erabaki genuen. Horrekin batera, euskal ezkerraren gainean ere eztabaidatu genuen; hain justu, non kokatuko garen da aurrerantzean landuko duguna.

Zer ezberdin eskainiko du Gorripideak?
Eremu sozialetan gogor egitea eta beste alderdi batzuekin aliantzak egitea. Alderdi txikia izan arren, bai ikusten dugu gauden krisiaren aurrean  irteera bakarra dela euskal ezkerra batzea.

Hauteskundeetan egongo zarete?
Oraingoz, ez dugu halakorik eztabaidatu. Zutik talde txikia izanda ere, instituzio lokaletan bakarrik izan du ordezkaritza, eta pentsatzen dugu oraingoz ez daukagula instituzioetan egoteko energia hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak