Ordu eta erdi pasa da brigada Udala auzoko bidea garbitzen ari dela eta Elena Lete, Udaleko arduradunaren esanetan, horiek lanok amaituta eta erdigunean ezustekorik ez bada, segidan Bedoñako bidea garbitzera abiatuko dira; era berean, Letek gaineratu du, herriguneko plazak (Biteri; Seber; Maiatzak 1ekoa) itxi egin dituztela eta oinezkoendako bideak egokitu dituztela. Laubide plaza ere laster itxiko dute azokako saltzaileak joandakoan. Astelehenean Santa Barbara parkean ere oinezkoendako bidea egokitzeko asmoa dute Ikastolarako joan-etorriak samurtzeko. Amaitzeko, Letekherritarrei eskatu die Udalak kaleratutako gomendioak errespetatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.