Maitane Mazmelak irabazi du Aratusteetako kartel lehiaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 3a

Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du Aratusteetako kartel lehiaketaren irabazlea. Maitane Mazmela arrasatearrak irabazi du, 'Sardinaren oreka' izenarekin bataiatu duen lana aurkeztu ostean: "Platerekin oreka jokoak egiten dituzten pailazo bat irudikatu gura nuen eta Aratusteekin lotura izateko jaien bereizgarri den sardina ekarri dut". San Juan jaietako kartel lehiaketan hartu izan du parte baina Aratusteetarako, lehen aldia da aurkeztu dena: "Ez nuen espero saria jasoko nuenik eta oso pozik nago". Mazmelak 400 euro irabaziko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak