Mondrako presidenteak astelehenean aurkeztuko du dimisioa

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 3a

Mondrako presidente Patxi de Andresek astelehenean aurkeztuko du dimisioa. Gaur goizean jakin dugu hori, presidentearen ahotik. Mondrako bazkideek martitzenean batzarra egiteko deialdia egin dute, talde zuri-morearen egoeraz berba egiteko, eta presidenteak gaineratu du bera ez dela batzarrera joango.

Mondraren egoera ekonomikoan gardentasun falta dagoela egotzi zioten Patxi de Andres presidenteari abendu hasieran egin zuten batzarrean. Presidenteak balantze ekonomikoa aurkeztu zuen orduan –Bazkideek hainbatetan exijitu ziotena– baina bazkideek ez zituzten presidenteak aurkeztutako zifra horiek ontzat eman, eta  batzorde kudeatzailea osatu zuten, besteak beste, kluba ze egoeratan dagoen ikusteko.

Martitzenean, bazkideek deituta, beste batzar bat egingo dute (19:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan), baina de Andres ez da batzarrean egongo. Egun bat lehenago, astelehenean, dimisioa aurkeztuko duela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak