Goizean goizetik ibili dira udaltzainak eta Udaleko eta CESPAko langileak udalerria zaintzen, garbitzen eta beharrezkoa izan denean laguntza ematen; eta ezagun da hori herriaren egoeran. Izan ere, eta atzoko elurra gogortu eta izoztu egin den arren, orokorrean herriaren egoera ona da, eta ez da apartekorik gertatu, eta bide, zebrabide eta espaloi nagusiak garbi daude. Horren garbi ez daudenak, berriz, lehen ordu hauetan dabiltza garbitzen edo gatza botatzen udal langileak.
Arrasateko urbanoa ere badabil arazo barik eta herriko auzo guztietara iristen dabil.
Hori bai, momentuz, azoka txikia bestetan baino txikiagoa da, "batzuk lehen orduan etorri eta ospa egin dute, plazako izotza ez dutelako kendu", adierazi dute sailtzaileek. Edozelan ere, etorri eta bertan geratu direnak arazo barik iritsi direla kontatu dute.
Hala ere, eta termometroek erakusten duten moduan, tenperaturak baxuak dira.
Eta horrek aspaldi ikusi bako irudi kuriosoak utzi ditu herrian: kandelak teilatutik zintzilik.