Ipuinetatik abiatuta hainbat eratako testuak irakurriko dituzte. Besteak beste, heriotza, gai erotiko-pornografikoa, ume lapurtuen auzia... izango dute berbagai.
Bost lagun taula gainean
Bost lagun igoko dira taula gainera: Beñat Zamalloa kontalari lanetan; Martin Antxia perkusioan; Eñaut Zubizarreta txeloan; Aitor Ziardegi pianoan –zalantzan dago; eta, Maialen Arratibel gitarra eta kantuan.
Zamalloak azaldu digu Aretxabaletako ikuskizuna grabatu egin zutela eta hura ikusten egon direla: "Hainbat akats ikusi ditugu eta horiek zuzendu egin ditugu. Arrasaten, testuak hobetuta eta moldatuta eskainiko ditugu". Bestalde, bi kontakizunetan inprobizaziora jo behar zutela gaineratu du; baina, urduritasuna tarteko "motz" geratu zirela dio. Hala, Arrasateko gaztetxera testuak preparatuta eramango dutela azaldu du. Bestalde, Atzera kontakizuna ez dute eskainiko Arrasaten: "Grabatuta ikustean ez zaigu gustatu", dio.
Ordubeteko saioa
Ordubete inguruko ikuskizuna izango da, doan; hala ere, borondatea eskatuko dute. Hurrengo saioa Eskoriatzan egingo dute eta dagoeneko hitza eman dute Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan: "Ikuskizunari neurria hartzen diogunen lotuko ditugu hitzorduak".