Trokelak diseinatu eta fabrikatzeko espezializazioko ziklo-ondokoa bukatu dute MUko ikasleek

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko otsailaren 2a

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 10 ikasle dira. Fagor Arrasatek, Coprecik, Ulma Forjak eta Loramendi enpresek prestakuntza-ekintza lagundu dute eta tituludun berriei sei hilabeteko kontratua egiteko asmoa azaldu dute.

Goi mailako Heziketa zikloa egina dutenei prestakuntza espezializatua eskaintzeko sortu den ziklo ondokoen hezkuntza-eskaintza berriaren barruan antolatu da ikastaroa. Xafla eta forja-osagaiak transformatzeko sektorean antzeman diren beharrei aurre egitera bideratutako espezializazioa da.

Prestakuntza-ekintzaren alderdi azpimarragarrienak dira:

1. Programa aurrera eramateko jarraitu diren ildoak Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak (Lanbidek) onartutakoak dira, eta ikastaroa gainditu duten ikasleek “Matrizegile moldegilea” deritzon lanbideari dagokion ziurtagiria eskuratuko dute.

2. Ikastaroak bi zati ditu. Lehenengoa, 490 ikastordu ingurukoa, MGEPeko instalazioetan eskaini da, bertan jaso dituzte eskolak ikasleek. Bigarren zatiaren helburua, berriz, sektoreko enpresetan lan egitea da. Ildo horretan, ikastaroa laguntzen duten enpresekin hitzarmenak adostu dira, eta gutxienez ikasleen % 60ri 6 hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko lan-kontratua egingo dietela aurreikusi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak