Otsailak 11ko eta 12ko astebururako hitzordu bikoitza du Besaidek

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 2a

Besaidek gertu du otsaileko egutegia, eta bigarren astebururako hitzordu bikoitza izango dute. Batetik, eski alpetarra egiteko –pistetan– irteera antolatu dute Formigalera. Izena emateko egunak izango dira astelehena, martitzena eta eguaztena (18:30-19:30, Besaideko egoitzan).

Bigarren hitzordua ere eskiekin gozatzekoa izango da, baina oraingoan pistetatik kanpo, mendiko eskia egiteko. Pirinioetan, Robiñera (3.003 metro) eta Barrosa tontor arteko mendi zeharkaldia egingo dute, eta irteera horretan izena emateko derrigorrezkoa izango da federatuta egotea. Horrekin batera, eskiatzaileek zapaldu gabeko elurretan eskiatzen jakin beharko dute, eta piolet eta kranpoiak eramatea derrigorrezkoa izango da –Besaiden eskuragarri. Irteera horretan izena emateko egunak izango dira astelehena hilak 6 eta martitzena, hilak 7 (19:00-20:00).
Otsailaren 26an sagardotegiaz
Otsaileko azken astebururako, berriz, Besaideko lagunek sagardotegiaz gozatzeko irteera egingo dute, baina lehenago mendira joanda, Aiako Harri inguruetara, Listorreta eta Aldura arteko mendi zeharkaldia egingo dute-eta. Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak