Udala kezkatuta dago, baita ere, datozen egunei begira iragarrita dagoen izotz arriskuarengatik, horrek handitu egiten duelako aldapan eta eskaileretan gora eta behera ibili behar diren bizilagunek jausteko duten arriskua. "Kexu asko jaso ditugu", adierazi dute Obra Sailetik eta kalte ekonomikoa ere handia da, 3.500 eurokoa. Eta horrexegatik guztiarengatik "ahalik eta lasterren konpondu gura du Udalak Bizkaia etorbideko igogailua.
Udalak jakinarazitakoaren arabera, joan den asteburuan ezezagun batzuek erretegi pareko igogailuaren atea apurtu egin zuten, kolpeka, susmoen arabera, "elementu metalikoren batekin".
Arduradunen bila
Udal ordezkariak haserre daude gertakariarekin, bandalismoak eragin duen kalte ekonomiko handiarengatik bai, baina batez ere, herritarrei eragiten dien kaltearengatik. Horregatik, azpimarratu gura izan dute, kaltea eragin duten "arduradunak harrapatzeko bere eskuetan dagoen guztia egingo" duela Udalak.