Pirrotx, Porrotx eta Marimototsen abesti mega-ezagunak abestu dituzte umeekin batera eta Patakonek magia erakustaldia ere egin du. Magia kontuak alde batera utzi beharko dituela ohartu gara, ordea, umeek truku gehienak antzeman die-eta. Porrotx eta Marimotots ezin izan dira etorri, Pupu eta Lore zaintzen etxean geratu dira-eta. Eskolakoen partetik lore sorta eta opari bana jaso dute Pirritxek eta Patakonek.