Hastapen kurtsoa izango da eta oinarrizko ezagutzak irakatsiko dituzte. 24 orduko ikastaroa. Honako kontzeptu praktikoak erakutsiko dituzte:
- Ordenagailu baten elementuak ezagutu eta ordenagailua erabiltzen ikastea: sagua, fitxategiak…
- Interneteko sarea ezagutzea: hainbat web ezagutu eta orritik orrira nabigatzen ikasteko.
- Posta elektronikoa erabiltzea.
Bedoñako auzo-lokalean emango dute. Otsailaren 13tik martxoaren 8ra bitartean. Astelehen, eguazten eta eguenetan. Goizez, 11:30etik 13:30era.
Izen-ematea
Modu honetara eman daiteke izena, betiere, otsailaren 9a baino lehen:
- 943 76 25 47 telefonora deituz.
- mkdebagaraia@euskalnet.net e-maila bidaliz.