Ludoteka ibiltaria Musakolan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 31

Ludoteka ibiltariak Musakolan zabalduk ditu ateak oraingo zapatuan, otsailaren 4an. San Antolin herri eskola ondoko eraikin urdinean irekiko ditu ateak. Otsaileko hiru asteburutan eta martxoko asteburu batean egongo da Musakola auzoan Ludoteka ibiltaria: otsailaren 4, 11 eta 18an eta martxoak 3an.

Asteburu bakoitzean, gai baten inguruan ariko dira eta eskulanak, abestiak, jolasak eta abar egingo dituzte gerturatzen direnak, bertan egongo diren bi hezitzaileekin batera.

Ordutegia honako hau izango da: 10:30-12:30, 3 urtetik 12 urtera bitarteko guztientzat eta 12:30- 13:30, urte batetik 8 urte bitarteko umeendako; beti ere, guraso, nagusi edo heldu batekin baldin badatoz.

Une dibertigarriak

Lagun artean jolastu eta ondo pasatzeko aukera paregabea da Txatxilipurdiren Ludoteka ibiltariak eskaintzen duena. "Guraso edo helduek ere seme-alabei tarte bat eskainiaz zeinen une atseginak eta dibertigarriak pasa daitezkeen ohartarazteko aukera ezin hobea da" diote Txatxilipurditik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak