Gaur, astelehena, goizean bi erakundeen arteko lankidetza-estrategia sendotzeko hitzarmena sinatu dute Vicente Atxa MUko Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak eta Javier Mendigutxia IK4-Ikerlaneko zuzendariak.
Hitzarmenaren helburu zehatza da IK4-Ikerlango iketzaileek euren doktore-tesiak Mondragon Unibertsitatean egitea, unibertsitateko ikertzaileek lagunduta.
Doktore kopurua handitzea helburu
2015erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan onartu berriaren arabera, EAEko lehiakortasunerako ardatz nagusietako bat goi-mailako prestakuntza indartzea da, eta zehazkiago, doktore kopurua handitzea. Ildo horretan, 2015erako, graduatu berrien %1,4 doktore izatea proposatzen da. Hala, gaur egungo kopurua %50 handituko litzateke. Bestalde, doktore horietako asko enpresan txertatzea ere lortu nahi du Planak, euskal enpresek lehiakortasuan irabaz dezaten.
Bada, bi erakundeen elkarlanaren baitan sei doktore-tesi defenditu dira eta beste 12 bidean daude. Eta gaur egun I+Gren arloan bi erakundeen arteko lankidetza komunikazioetara eta elektrokinara mugatzen bada ere, hitzarmenak beste ermu batzuk aurreikusten ditu, hala nola, akustika eta bibrazioak, infomazio-sistemak, energia elektrikoa, etekin handiko mekanizazioa eta gainazalen teknologiak.
"Aurrerapausoa" da
Vicente Atxa MUko Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak sinatze-ekitaldian esan duenez, hitzarmena "aurrerapauso bat da bi erakundeen arteko lankidetza-estrategiaren bidean", eta estrategia horren helburua "gure enpresei zerbitzu hobea ematea" dela ere azpimarratu du. Javier Mendigutxia IK4-Ikerlaneko zuzendariak esan du hitzarmenak IK4-Ikerlanen "egungo industria produkzio maila hobetzen" lagunduko diela.