Sortze batzarrean, Gorripideako ehun arduradunek, programa eta antolaketa proposamena eztabaidatu dute, eta mugimendu soziopolitiko bezala definitzea onartu dute.
Hurrengo batzar batean, udazkenean, orain eztabaidatzen hasi diren jarduera ildoak zehaztuko dituzte.
Gorripidea Zutik taldearen ildo bat izan da 2011ko abendua bukaeran eman zen Zutiken desagerpenera arte. Gorripideak Zutik taldearen historia bere gain hartu eta aldarrikatzen du, Zutiken desagerpenera arte bertako parte izan baita.
Sortze prozesuaren ostean, hedabideetara zabaldu dute taldearen printzipio edo ezaugarri nagusiak.
"Eraldatze erradikala"
Gorripidea Euskal Herri mailako erakunde independente bezala sortu da, "egungo eredu kapitalista, desarrollista eta heteropatriarkatuaren eraldatze erradikala bultzatzeko helburuarekin".
"Gorripidea txertatzen den ezker erradikalaren (antikapitalista, ekologista eta feminista) lehentasunezko helburua zibilizazio eredua aldatzean datza".
"Bidegabekerien aurka"
"Eraldaketa prozesu hori modu batean edo bestean hainbat esparrutatik horren alde lanean dabiltzan eragile politiko eta sozial desberdinekin batera aurrera eramateko asmoa dauka. Gorripideak egunero bidegabekerien eta errepresioaren aurka borrokatzen duten talde politiko eta sozialekin bat egitea espero du"..
"Egoera hori, geroz eta desberdintasun gehiago dituen eta populazioaren gehiengoari miserian eta esplotazioan bizitzera kondenatzen duen sistema sozialak sortzen du".
"Autodeterminazioaren alde"
"Gorripideak Autodeterminazioaren defentsa zorrotzarekiko konpromisoa hartzen du, berau demokraziaren sakontzea eta nazio askatasuna eta aske erabakitzeko eskubidearen sinonimo bezala ulertuta".