Mondrako neskak garaipenarekin itzuli dira etxera Athletico Revellin taldearen aurka 0-4 irabazi ostean

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urtarrilaren 29a

Andoni Ezkurra entrenatzailearen hitzetan partidu "gogorra" izan da, baina garaipenarekin itzuli dira. Lehenengo gola lehenengo zatian sartu dute, beste hirurak, berriz, bigarrenean.

Lehenengo zatia Mondrako neskek dominatu zuten eta ez zuten asko sufritu. Aukera izan zutenean, Melani Concepcion taldekideak lehenengo gola sartu zuen.

Bigarren zatira Athletico Revellin taldeko neskak fisikoki nekatuta iritsi ziren eta orduan etorri ziren beste hiru golak. Bigarrena Tania Diazek sartu zuen, hurrengoa Raquel Morinok, eta azkena, Alaine Roak.
Logroñokoek sei partidu zeramatzaten etxean behin bakarrik galduta, eta horregatik, Mondrako neskek partidu "arriskutsu" bezala ikusten zuten asteburukoa. Hala ere, emaitza ikusita, gustura itzuli ziren etxera.

Hurrengoa, Añorgaren aurka

Sailkapenean goian gelditzea da Mondrako nesken nahia, eta horretarako, datorren astean etxean Añorgaren aurka jokatuko duten partiduan ere gogor ibili beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak