Biteri eta Laubideko aparkalekuak mahai gainera gaurko Tokiko Gobernu batzarrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 30a

Gaur egingo den Tokiko Gobernu batzarrean (16:00) hainbat gai jorratuko ditu Udalak. Horien artean nabarmentzekoa da, hirigintza batzordearen barruan, Biteri eta Laubideko aparkalekuen gunea ustiatzeko administrazio emakidaren urteko jarraipena egingo dutela. 

Jarraipena egiteaz gain, Gespark enpresari epe berri bat emango zaio, instalazioak ikuskatzeko txosten teknikoa aurkez dezan. Bestalde, Ferixalekuko igogailuen mantentzeari buruzko faktura ontzat eman beharko du batzarrak, eta horrez gain, Kanpazar harrobiko uren azterketa ere jarraitu beharko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak