Osasuna eta elikaduraren gainean geratzen diren bi hitzaldiak, Amaia antzokira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 30a

Dorleta Martinez medikuari geratzen zaizkion bi hitzaldietan aldaketak eman dira. Aurreko biek izan duten arrakasta ikusita, Amaia antzokian egingo dira geratzen diren beste bi saioak. Fibromialgiaren gainekoa otsailaren 7an egingo da, 18:30ean hasita. Antolatzaileek jakinarazi dute, gaixotasun hori dutenei kalterik ez eragiteko, hitzaldira joateko ez dezatela perfume edota koloniarik erabili. Azkenik, otsailaren 21ean egitekoa zen azken hitzaldia martxoaren 7ra arte atzeratu dute. Azken hitzaldi horretan elikadura eta minbiziaren gainean arituko da Martinez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak