Iratxe Bidaolak irabazi du baserriko produktu ederrez egindako otarrea

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 27a

Joan zen zapatuko Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka bereziko otarraren zozketako irabazlea Arrasaten bizi den Iratxe Bidaola urnietarra izan da. 

 

Otarra osatzeko produktu sorta Gesalibar Auzoko Enuzketa Aldekoa baserriko Arantxa Olabek prestatu du. 

Gaur, urtarrilak 27, BAZeko erakusleihoan egon da otar ederra, Iratxe Bidaolak jaso arte, publikoaren bistan. Batek baino gehiagok urrumatxua egin du bertan zeuden jaki goxoak ikustean. 

Aurrerantzean ere zozketatutako otarra BAZen jarriko da ikusgai azokan ondorengo asteko ostiralean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak