Prezioa okerren
Kudeaketaren gainean jasotakoen iritzien artean, hobetzekoen artean, edo erabiltzaileek txarren baloratu dituztenak dira: prezioa (oso garesti irizten diote), bai abonuarena, bereziki, baina baita ikastaroena. Eta, baita, oro har, Aukeari ere ez diote nota ona ematen.
Ondo baloratutakoen artean, ostera, bereziki, monitoreen jarrera eta ordutegiak, bai instalazioena eta baita bulegoena.
Fitnessa hobetzeko
Bestalde, instalazioei dagokienean, txarto baloratuen artean daude: Fitness makimen kopurua eta makina horien kalitatea. Alor horretan, hortaz, badute zer hobetu Aukeakoek. Baita fitneseko mantenua ere. Hortaz, fitnessarekin lotutakoak dira okerren baloratuak.
Eta ondoen hartutakoen artean, igerileku txikiko uraren tenperatura, edo igerilekuaren araudia. Eremu bustiaren tenperaturarekin, hortaz, kexarik ez Aukeako erabiltzaileen artean.
Aurtengorako hobetze erronkak
Inkestek 284 herritarren iritzia jasotzen dute eta horietan jasotako ohar eta iradokizunak kontuan hartuz, Aukeak honako erronkak zehaztu ditu:
- Ordutegia: domeka arratsaldetan instalazioa zabalik izatea.
- Saunaren eremuan hobekuntzak.
- Fitness eremuan hobekuntzak.
- Jendeaurreko atentzioa hobetu.
- Mantenu zerbitzua hobetu.
- Urtean behin erabiltzaileei inkesta egitea.
"Informazioa ezinbestekoa da gure zerbitzua hobetzeko"
Inkestaren egileek eskerrak eman gura diete inkesta horretan parte hartu dutenei: "Erabiltzaileek ematen duten informazioa ezinbestekoa da gure zerbitzua hobetzeko". Jasotako informazio horrekin Aukearen helburuak zehaztuko dituzte, legealdi honetan beteko dituzten esperantzaz. Eta gaineratu dute aurrerantzean urtean behin egingo dituztela halako inkestak, beti ere erabiltzaileen eskaeren bilakaerari jarraipena egiteko.