Loquilloren talde teknikoa heldu da Amaiara

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urtarrilaren 27a

06:00etarako Eroskiko aparkalekuan ziren autobus eta kamioi bana, herri barrura sartzeko 09:00ak noiz ailegatuko zain; ordu horretarako zuten egina hitzordua antzokiko teknikariekin. Materiala erosotasunez deskargatzeko kamioia ahalik eta gehien gerturatu gura izan dute aretoko alboko atera eta, horretarako, espaloiko pibotak kendu behar izan dituzte. Zama deskargatzeko lanak uste baino apur bat gehiago luzatzea eragin du horrek.

Autobus eta kamioi gidariak, zazpi teknikari eta karga-deskarga lanetarako sei lagun etorri dira goizeko lehen orduan Arrasatera. Loquillo bera 18:00etarako etortzea aurreikusten da, soinu probak egiteko. Kontzertua 21:00etan hasiko da: Su nombre era el de todas las mujeres azken diskoa aurkeztuko du Loquillo a solas, tour teatros 2012 biraren barruan.

Arrasaten kontzertua emanda, Bartzelonarako bidea hartuko du taldeak gaur gauean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak