51 urte egin berri, indarberrituta dator Loquillo abeslaria. Su nombre era el de todas las mujeres Luis Alberto de Cuenca poetaren idatzietan oinarrituta dago eta musika Gabriel Sopeñak egin du.
Lan pertsonala
Nostalgia puntua duen lana dela esan dute adituek, baina, Loquilloren ustez, disko pertsonal eta arriskutsuena izan da azken hori. Diskoa mugarria izan da Loquillorendako; gauzak ulertzeko eta gauzei aurre egiteko aldaketa ekarriko dio.
Rolling Stones aldizkariko irakurleen ustez, Espainiako rock historian 10. disko onena da.
Abestien letrak
Ez da lehenengo aldia Loquillok poeta baten letrak erabiltzen dituena: La vida por delante (1994) eta Con elegancia (1998) diskoetan ere hainbat autoreren lanak erabili zituen. Oraingoan, baina, autore bakarra hartu du oinarri, eta esan behar da Loquillok bere egin dituela letrak.
Bederatzi abestiz osatutako lana da Loquillok aurkeztuko duena. Aukera paregabea, hortaz, rockeko izen handia bertatik bertara ikusteko.