Jose Mari Soroak dantzan jarri ditu Iturbideko egoiliarrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 26a

Nagusilan elkartearen ekimenez, dantzaldia izan dute gaur arratsaldean Iturbide egoitzan. Jose Mari Soroa abeslari donostiarrak dantzan jarri ditu ikusleetako asko eta dantzan egin ez dutenek gustura jarraitu dute Soroaren emanaldia. Euskal kanta eta denetariko kanta ezagunez gain, zenbait txiste ere kontatu ditu boluntario donostiarrak. Opari batzuen zozketa ere egin dute. Urtero antolatzen dute jaialdia Iturbide egoitzan, izan ere, Nagusilan elkarteak hamar urte daramatza Arrasateko edadetuendako ekimenak antolatzen.

Tomas Atxa Nagusilan elkarteko ordezkariak aditzera eman duenez, egun 41 boluntario dabiltza lanean Iturbide egoitzan, ospitalean eta eguneko zentroan. Hilero 400 ordu sartzen dituzte.

Ateak zabalik boluntarioendako

Atxak adierazi du ateak zabalik daudela boluntarioendako. Arrasate pasealekuan duten egoitzan, 943 25 09 90 telefonora deituta edo nagusilanarrasate@hotmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak