'Anarchy Reings' bideojoko arrakastatsua bikoiztu dute bi arrasatearrek

Maider Arregi 2012ko urtarrilaren 26a

Askori agian bideojoko honetako gizonezkoak diren bi protagonisten ahotsak ezagunak egingo zaizkizue: Brutal Melodiko abeslaria Aner eta Gose taldeko Osoron, gitarra-jotzailea dira. Estatu Batuetan arrakasta lortu du Max Anarchy izenez ezagutzen den bideojokoak. Orain, Anarchy Reings izenarekin hemen merkaturatuko duten bideojoko arrakastatsua bi arrasatearrek bikoiztu dute gaztelerara. Gasteizko Sonora estudioetan egin zuten bikoizketa uda aurretik.

Arte martzialak eta robotak batzen dituen bideo joko fantastikoa da, eta nola ez japoniarrek egindakoa. Jokoa X-box, Play Station 3 eta ordenagailurako egin dute. Estatu Batuetan salgai dagoen arren, hemen itxaron beharko dugu ekainera artean behintzat. Sega etxeak eta Platinum Games etxeak egindako bideokoa da. Borroka oinarri duten bideojokoei dagokienez, perspektiba berria azalduko duela Anarchy Reings jokoak diote arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak