Zaldibarren hasi dituzte asfaltatze lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko urtarrilaren 25a

Gaur eta bihar goizean itxita egongo da Zaldibar kalea, goizean hasi dituzten asfaltatze lanak egiteko. Bihar arratsaldean, Nafarroa Etorbideko biribilgunean eta Zerrajerako erlojuaren eraikinaren parean lan txikiak egingo dituzte; ez dute kalea itxiko. Egubakoitz goizean ospitaleko aparkaleku handia itxita egongo da. Asfaltatze lanek datorren astean jarraipena izango dute.

Udaleko Obra eta Zerbitzuetako teknikariak argitu bezala, hauxe da asfaltatze lanek izango duten egutegia:

  • Gaur (urtarrilak 25) eta bihar (urtarrilak 26) goizean: Zaldibar kalean egingo dituzte asfaltatze lanak. Kalea itxita egongo da
  • Bihar (hilak 26) arratsaldean: Nafarroa Etorbideko biribilgunean eta Zerrejerako erlojuaren eraikinaren paran konponketa txikiak; errepidea zabalik egongo da
  • Egubakoitza, urtarrilak 27: Debagoieneko ospitaleko aparkaleku handian konponketa lanak egingo dituzte eta beraz, egubakoitz goizean itxita egongo da aparkaleku hori. Arratsaldean, Amaia antzoki ondoko zebra-bidea zuzenduko dute
  • Astelehenean (hilak 30), martitzenean (hilak 31) eta eguazten goizean (otsailak 1): Zarugalde kalean egingo dituzte asfaltatze lanak, Kanpanzarko biribilgunetik Udalako biribilgunera bitarteko errepide zatian. Ez dute errepidea itxiko baina zirkulazioa motelduko da, paso alternatiboa egongo delako.
  • Eguenean (otsailak 2) eta egubakoitzean (otsailak 3): Arrasate pasealekuan konponketa txiki batzuk egin behar dituzte eta Gazteluondon kalea itxita egongo da, ibilbailuak ezingo dira ikastolaraino joan; desbideratu egingo dute zirkulazioa.

Udaleko Obra eta Zerbitzuak departamenduak aurreikusitako egutegia da hau, baina aldatu egin daiteke eguraldiaren arabera, "euria egiten duenean ez direlako lanak egingo". Asfaltatze lan horiek 94.000 euroko aurrekontua dute, BEZ barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak