Aurten ere, otsailaren 4an, Arrasateko Santa Ageda Koruak kantuan ibiliko dira herriko auzo eta baserrietan barrena. Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen honen helburua da dirua biltzea, behartsuenen artean banatzeko.
Iaz, esaterako, 6.710 euro bildu zituzten, eta Parrokia Arteko Caritas-en bidez banatu zuten dirua, ondoko giza multzoen artean:
- Famili langabetuak seme-alabekin: 2.000 euro.
- Ama bananduak: 2.000 euro.
- Etxe alokairuak: 1.400 euro.
- Eskola jangelak: 1.000 euro.
- Etxegabekoentzako ogitartekoak: 310 euro.
"Emaitza bikain honek argi adierazten du zuen eskuzabaltasuna eta horren bila gatoz beste behin" diote Santa Ageda Koruek. Eta herritarrei ekarpena egiteko hondoko Kontu Korronte zenbakia jarri dute: 2101 0055 65 0110714854.