700 asko izan daitezke baina izan dira urteak jendea bazkaritik kanpoan geratu dela. Izan ere, Aratusteak zapatura ere ekarri zirenetik urtez urte parte hartzeak gorakada izan duela dio Ugartek: "Badakigu koadrila batzuk bazkarirako txartel barik geratu eta elkarte gastronomikoetan elkartu behar izan direla".
Garaikur ederrak
Hitzordura aurtengo garaikurrekin etorri zaigu Ugarte, sariok jaso berri zela. Aurten ere ez dira faltako mozorro onenari, koadrila onenari eta karroza onenari emango zaien sariak. Sari ederrak, gainera. Bestalde, karrozak gaztetxean egiteko bilera informatiboa egingo dute otsailaren 10ean, 18:30ean hasita.