Doako hastapen ikastaroak antolatu ditu Aukeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 24a

Aukea kirol erakundeak doako hastapen ikastaroak antolatu ditu abonatu zein ez abonatuendako. Body pump, body balance eta spinning ikastaroak probatu gura dutenendako antolatu dituzte doako saio horiek. Datorren astean izango dira, urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra. Musakola kiroldegiko harreran edo 943 77 16 77 telefonora deituta eman daiteke izena.

Body pump ikastaroaren hastapen saioa urtarrilaren 31n izango da, 20:30ean. Body balance ere ordu berean, baina otsailaren 2an. Spinning ikastaroa, azkenik, bi saiokoak izango dira. Bi saio, eta bi aukera: urtarrilaren 31n eta otsailaren 2an (17:30 eta 20:30) eta otsailaren 1 eta 3an (07:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak