Iñaki Rivierek Bilboko Arteria Campos Eliseosen erakusketa zabaldu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 24a

Arrasateko margolariaren lanak egunero egongo dira ikusgai, 9:00etatik 21:00etara Bilboko Arteria galerian. Zazpi margolan jarri ditu, eta ekainaren 30era arte egongo dira ikusgai. Iñaki Rivierek EHUn ikasi zuen Arte Ederrak.

Iñaki Riviere arrasateko margolariak zazpi lan jarri ditu ikusgai Bilboko Arteria Campos Eliseos galerian –Arteria egoitzako bosgarren pisuan. Lanak ekainaren 30era arte egongo dira ikusgai, 9:00etatik 21:00etara.

Iñaki Riviere

EHUn ikasi zuen Arte Ederrak Rivierek (1997). Ordutik hainbat erakusketa egin ditu bakarka eta sariak ere irabazi ditu; besteak beste, Zarautz, Elorrio eta Arrasaten. 1999an Antonio Lopez pintore ezaguna izan zuen irakasle Jerez de la Fronteran jasotako ikastaro batean.

Hemen ikus daiteke Rivieraren lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak