Bereziki Erguingo eta Musakolako gazte txokoetan izan du arrakasta sukaldaritzak azken urteetan: gazteek euren jakiak prestatzeko aukera izaten dute gazte txokoko sukaldean eta gustura ibili izan dira, gainera. Patata tortillak, bizkotxoak, galletak, krepak... denetik egin da Erguin eta Musakolako sukaldeetan.
Hona hemen sukaldaritza tailerrerako aurreikusi duten egitaraua:
Otsailak 3. OGIA egingo da bi gaztetxokoak elkarlanean (Erguin eta
San Andres) Esnezko ogia eta mahaiko ogia. Aukera egongo da, txoripanak eta bollotxoak egiteko.
Otsailak 10. PINTXO HOTZAK egingo dira.
Arrautza beteak. Ahuntz gazta, urdaiazpiko eta sagar saltsarekin. Pintxo sortzaileak (gazteek ere pintxoren bat sor dezakete nahi badute).
Otsailak 17. PINTXO BEROAK egingo dira.
Tortilla ezberdinak egingo dira.
Otsailak 24. ITALIAR SUAK
Pasta egingo dugu (guk geuk) eta hau prestatuko dugu.
Martxoak 2. SUKALDARITZA BEGETARIANOA
Entsalada berezia.
Pizza begetarianoa.
Martxoak 9. SUKALDARITZA GOZOA.
Arroz esnea
Martxoak 16. SUKALDARITZA GOZOA II.
Ijito besoa
Fruta pintxoak.
Martxoak 23 -30.
Gazteek proposatutako errezetak egiteko aukera izango dugu.