Zaborra martitzen, eguen eta domeketan utzi behar da dagokion lekuetan, eta inoiz ez 21:00ak baino lehen. Kartoiak, berriz, astelehenetik egubakoitzera utzi beharko dira horretarako propio jarritako lekuan, eta inoiz ez 20:00ak baino lehen.
Erdiko kale, Gazteluondo, Iturriotz eta Ferrerias kaleetan zaborra dagokion orduan jaisten ez dela ikusita, Udaleko Zerbitzuetako Sailak zabor bilketaren ordutegia gogora ekarri die kale horietako bizilagunei, etxe atarian eskutitz bat jarrita. Aurrerantzean gune horretako zabor bilketa zerbitzua egokia izango dela espero dute.
Zaborra martitzen, eguen eta domeketan utzi behar da dagokion lekuetan, eta inoiz ez 21:00ak baino lehen. Kartoiak, berriz, astelehenetik egubakoitzera utzi beharko dira horretarako propio jarritako lekuan, eta inoiz ez 20:00ak baino lehen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.