Erraldoi eta kilikien egutegien zozketak badu zenbaki saritua: 1.098

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 24a

Arrasateko erraldoi eta kilikien konpartsak urtero ateratzen dituen poltsikorako egutegien zozketako zenbaki saritua jakinarazi berri du. 1.098 da zenbaki saritua eta zenbaki horren jabea Ttukun fotokopia dendara jo beharko da saria jasotzera. Zein den saria? Bada, bi lagunendako afaria, gau baterako egonaldia eta tratamendu berezia Zumaiako Zelai talaso terapia zentroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak