Pello Añorga idazleak eman behar zuen ikastaroaren izena "Nola sortu espazioak elkar entzuteko, eta nola aukeratu eta kontatu liburuak" zen eta 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituztenen gurasoei zuzenduta zegoen. Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan Arrasateko udaleko Kultura sailak eta Galtzagorrik bultzatutakoa zen. Antolatzaileen esanetan, baliteke, udaberri aldean abian jartzea gaur hastekoa zen baina bertan behera geratu den ikastaroa; oraindik zehazteke duten arren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.