Kartel lehiaketaren oinarriak:
- Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.
- Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50x70 zentimetrokoak izango dira. Luma-
kartoi euskarrian eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira. - Teknika librea izango da.
- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute : Feminista naiz eta harro
nago! Lemaz gaiz, kartelak Martxoak 8 testua ere izan beharko du. - Irabazleak 450 euroko saria jasoko du (sariak %15ko PFEZ-ren atxikipena
izango du). - Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake
Udalak. - Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar
dira kartelak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak
adieraziko dira. - Kartelak 2012ko otsailaren 17ra bitarte, 14:00ak baino lehen, eraman (edo
bidali) behar dira Arrasateko BAZera (Maisu Arano kalea 8). - Epaimahaiaren eraketaren berri emango du Udalak, erabakia ematen duen egun
berean. - Saritu gabe gertatzen diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta
hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek
lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta
horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatu edo kalte-
ordaintzeko eskubiderik. - Saritutako lana Udalaren esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango
du. - Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla.