Kontatu digutenez, eguna goibel eta euritsua izan zen, baina taldeko partaideen umore onak alaitu zuen eguna. Mendi buelta egin ostean, Lizarrustitik Etxarri Aranatzera jaitsi ziren eta han bazkaldu eta gero arratsalderako berriz ziren Arrasaten.
74 pertsona elkartu ziren egun osoko irteera egiteko. Taldeko argazkia ere atera zuten Etxarrin bertan.
Arrasateko Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatu zuen irteera.