PFERD Araberri Mondragon Unibertsitatea baino askoz gehiago izan zen (80-97)

Ander Monedero 2012ko urtarrilaren 22a

Aurreko astean Ceniceron lortutako garaipenari jarraipena emateko gogoarekin irten ziren Mondragon Unibertsitateko jokalariak Iturripeko kantxara, baina ezin izan zuten Araberri talde gasteiztarra menderatu.

Partiduaren lehen laurdena oso orekatua izan zen, bi taldeek erasoan fin aritu ziren eta markagailuan berdinduta bukatu zuten (25-25).Bigarrenean, bi taldeek defentsak indartu zituzten eta, nahiz eta joko aldetik orekatua izan, bigarren laurdenaren talde gasteiztarrak lau puntuko aldea lortu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, kale

Atsedenaldiaren ostean, Larreategiren mutilek ez zuten behar bezala jokatu eta Araberriko jokalariei defentsan erraztasun asko eman zizkieten. Partidua berotzen hasi zen eta MUko jokalariak arerioaren tranpetan erori eta arbitroak bi falta tekniko adierazi zizkien eta talde gasteiztarrak markagailuan zuen aldea handitu zuen. Azken laurdenean partidari buelta emateko ahalegina egin zuten, baina Araberrik ez zien aukerarik eman. Hurrengo jardunaldian berriz ere Iturripen jokatuko dute Bide Bide Ibiza talde Tolosarraren aurka.

Mondragon Unibertsitatea - PFERD Araberri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak